XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ahaldunaren sinadura ere autografoa izan behar da; ahaldun horrek, gainera, ordezkari gisa diharduela adierazi behar du sinadura-aurrekoan; bestela, erantzukizun pertsonala izango du (ikus 945. zk.).
949. Kanbio-betebeharraren inguruko betekizunak. -Betekizun horiek legearen 1. artikuluaren 2, 4 eta 5. zenbakiek jaso dituzte, eta hauexek dira: a)Bestalde, agindu hori behar bezala emanez gero, letra sortzen da.
Agindu hori
Aginduaren objektua diru kopuru zehatz edo jakina izan behar da; beste hitz batzuetan esateko, diru kopuru hori ezin da inola ere zehazgabea izan, titulutik kanpoko faktoreen bidez zehazteko modukoa izan arren.
Zehaztasun hori alde batera utzita, zenbait letratan korrituak jasotzen dituzten klausulak ezar daitezke.
Legearen arabera, korrituen klausula horiek agerian edota ageritik epe jakin batera ordaindu beharreko letretan bakarrik jaso daitezke.
Gainerakoetan, klausula hori jasotzen bada ere, ez da kontuan hartuko.
Bestalde, letrak jaso behar du zein den urteko korritu tasa; besterik zehaztu ezean, korritu horiek igorpen datatik hasiko dira zenbatzen (6. art.).
Letraren balioa adierazteko moneta estatukoa edo atzerrikoa izan daiteke.
Legearen 1.2. art.aren harira, ordaindu beharreko diru kopurua
Diru kopuru hori letraz nahiz zenbakiz adieraz daiteke, baina praktikan bi modu horietan agertu ohi da.
Edonola ere, gerta daiteke bi zenbateko horiek bat ez etortzea eta, halakoetan, legeak lehentasuna ematen dio idatziz jasotzen den zenbatekoari.
Halaber, diru kopuru desberdinak idatzi badira letraz zein zenbakiz, horietatik txikiena hartuko da kontuan (7. art.).
b)Mugaegun hori
Letraren mugaeguna ezinezkoa (adibidez, zehaztutako mugaeguna otsailaren 30a edo letraren aurreko daten bat denean) edota zalantzazkoa bada (esaterako, mugaeguna x hiltzen deneko eguna edota merkataritzako eragiketa bat egiten denekoa da), orduan letra horrek mugaegunik zehaztu ez duela ulertuko da.